2007-03-30

ARIKETA JOLASAK



Atal honetan ariketa jolasak zer diren azalduko dizuet labur labur:

Ariketa baten inguruan errepikapenezko jolasak dira. Haurrak egiten dituen lehenengoak dira, koska egin edota kolpeak jotzea esaterako, eta jostailuekin zein jostailurik gabe egin daitezke. Ekintza behin eta berriro errepikatzean datza jolasaren xarma. Jostailu mota honen adibidea litzateke txintxirrina.
Hiru urtetik aurrera jolas hauek gaitasun eta mugikortasun ekintzekin lotzen dira. Horien artean daude bizikleta, pilota, eskujokoak, ziba…

Ariketa jolasek hainbat gaitasun garatzen lagundu eta zentzumenen garapena bultzatzen dute, hainbat mugimendu eta desplazamenduren arteko koordinazioa errazteaz gainera. Era berean, kausa-efektu gertaera ulertzen eta lehen arrazoibideak egiten laguntzen dute. Norberak bere burua gainditzeko lagungarri dira, zenbat eta gehiago praktikatu, hobea izaten baita emaitza.

No hay comentarios: