2007-04-27

KOOPERAZIO JOLASAK



Talde batean, komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko balio duten jolasak dira. Jolas hauetan helburu bat egoten da eta helburu hori lortzeko taldekide guztien partehartzea behar da. Adibidez, kooperazio jolas bat hau izango litzateke:
Bikote taldeak egiten dira. Talde bakoitzean bata mutua izango da eta betea gorra. Lehengo mutuak gorra denari eraman behar dio toki zehatz batera, eta gero alderantziz.

2007-04-25

EZAGUTZA JOLASAK


Ezagutza jolasak, izenak esaten duen bezala, elkarren artean ezagutzeko balio dute. Jolas hauek oso aproposak dira ume talde berri bar daukagunean eta beraien artean ezagutzea nahi dugunean.
Adibidez, hau izango litzateke ezagutza jolas bat:
Umeak korruan jartzen dira, eta korruaren erdian putxu bat dagoela imajinatzen dute. Putxua sakona da eta hara hurbiltzen bagara ohiartzuna entzuten dugu. Orduan, ume bakoitza banan-banan putxu imajinariora hurbiltzen da eta bere izena ohiukatzen du, eta ondoren beste ume guztiak putxuko ohiartzuna imitatuz esandako izena errepikatzen dute.
Beste ezagutza jolas bat hau izango litzateke; adinak ezagutzeko balio diguna:
Banku ilara bat egiten dugu eta partaide bakoitzak zutunik jarriko da banku baten gainean. Azpian erreka bat kokodriloz beteta dagoela imajinatu behar dugu. Jolas honen helburua da adinen arabera ilara ordenatzea, helduenetik gazteeneraino. Baina arazotxo bat dago: ezin da hitzik egin, komunikazioa keinuen bidez egin behar da.

2007-04-16

JOLAS SINBOLIKOAK

Umeen jolasetatik nabarmengarria dugu jolas sinbolikoa.
Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta errolak aldatzeko balio zaio jolas honek.
Jolas sinbolikoaren bidez, ikasketa ezberdinak lortuko ditu umeak. Adibidez; sukaldean, janari prestatzean jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du. Lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da...

Sinbolizazio jolasetan hizkuntzaren aurrerapen bat ere ekartzen du. Hizkuntzak beste lagunekiko akordioak ahalbideratzen ditu. Helburu komunak, errolak... elkartrukatu egiten dira.

JOSTAILUAK

Zer hartu behar da kontuan jostailu bat hautatzeko unean ? hainbat dira kontuan izan behar ditugun ezaugarriak, besteak beste:

- Ze adinetarako aproposa den.

- Segurua den

- Ingurunea. Ze ingurutan jolastuko den jostailuagaz

- Umearen ezaugarriak. Umearentzako dibertigarria izatea

-...

Jostailuak jolasteko dira, baina ez da zertan jostailuak erabili behar jolasteko. Jostailu gabe ere jolastu dezakegu.

Hemen jarri dizuet bideo bat non ikusten da neskato bat bideo konsoletara jolasten. Gaur egunean, umeak gero eta gehiago jolasten dute jostailu mota hauekin, eta beste jolas asko alde batera usten dute; arrapaketa jolasak, kooperazio jolasak. Gero eta pasiboagoak bilakatzen ari dira gaur eguneko umeak, eta jolas arrunten balore asko ere galtzen ari dira; adiskidetasuna, kooperazioa...