Beno, oraindik ez dizuet nire aurkezpena egin, esango dizuet ba nor naizen!
Leire Recuero naiz,
Galdakaokoa, eta aurten Haur Hezkuntzako 3.maila egiten nabil, Bilboko
UPV-an .Jadanik karrera bukatzeko gogoa daukat baina egia esanda pena handia ere ematen dit, Unibertsitate honetan lagun ezin hobeak egin ditudalako eta batera pasatutako momentu ederrak gordetzen ditudalako.
Haur Hezkuntza egiteaz aparte hainbat gauzatxo ere egiten ditut. Astean zehar pixkatxo bat kirola egitea gustatzen zait, normalean korrika egitea.
Asteburuetan jatetxe batean lan egiten dut, nire gauzetarako dirutxu bat lortzeko. Jatetxearen izena
Aretxondo da, eta publizitate pixka bat egitea aprobetzatuz, hara bazkaltzera joatea gomendatzen dizuet, ( apurtxo bat gareztia da baina merezi du)
Begirale moduan ere lan egiten dut, hezkuntza eta aisialdia asko interesatzen zaidan esparru bat da. Pasadan urtean
Aisiola elkartean atera nuen begirale titulua eta udan
Gorabide taldeagaz joan nintzen udalekuetan.
Eta hortaz aparte ez dekot be gauza askorik esateko . Beste barik espero dut nire blog-a zuen interesekoa izatea eta baliagarria izatea ere.