- Balore eta ideien transmisioa. Munduko jolasak gizarte eta une historiko ezberdinetan sortu dira eta balore eta ideia ezberdinak gordetzen dituzte beren baita. Kontuz bultzatu nahi ez ditugun baloreekin: sexismoa, indarkeria, gerra, konpetentzia.... Kasu askotan jolasek moldagarritasuna daukate, erabil dezagun imajinazioa! Haurrei gizarte ezberdinen ezaugarrien gainean hausnartzeko ere erabili ditzakegu
- Kultur aniztasunaren haritik. Toki ezberdinetako pertsonengandik hurbilago sentitzeko tresna paregabea izan daitezke jolasak: gure arteko antzekotasunak azpimarratu, beste herriak...
- Jolas egitea munduko beste herriengandik hurbilago sentiarazten gaitu
- Haurren arteko harremanetan benetako ekarpen aberats bat egin nahi baldin badugu jolasen bitartez, jolasak edo jostailuak banatu egin behar dira. Garrantzitsuagoa da adibidez talde osoaren bitartez eginiko jostailu bat guztien artean erabiltzeko norberak berea egitea baino
- Jarduera ezberdinetan, kultura ezberdinetako elementuak agertzea sainduko dugu. Jolasa aberastu dezakeen kulturen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak bilatuko ditugu. Adibidez, jolas bat egiterako orduan toki ezberdinetako esaerak erabil daitezke, toki ezberdinetako elementuak erabiliz eraiki daiteke beste jolas bat... ( Munduko jolasak )
2007-06-09
BESTE KULTURA BATZUETARA HURBILPENA
Norberak bere jatorrizko kulturako jolasak ezagutuz norberaren burua eta ohiturak lantzen dira. Garrantzitsua da beste kultura batzuetara hurbilpena egitean gure kulturaren gainean ere hausnartzea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 comentario:
tq- spr
Publicar un comentario