2007-06-10

Panpinen sustraien bila

Panpina gizakiak aspaldi aspalditik erabili izan du bere jolasetan, bere sorrera historia aurrean kokatu dute jakintsuek.
Hasierakoak egurrez, lokatzez, marfilez... eginak izaten zire, baina ez pentsa sinpleak izaten zirenik.
Gaur egun panpina oso sofistikatuak aurkitzen ditugu merkatuan eta hain ezagunak diren panpina artikuluen sorrera aurkitzeko Grezian kokatu behar dugu gure burua. Bestalde, hitz egiten duten panpinen sorrera XIX.mendean aurkitzen dugu eta Thomas Alba Edison izan zen aita. Lehenengo panpina hizlariak aita eta ama esaten zituen.

XIX.mendean matxe paperarekin eraikitako bustodun panpinak ere agertzen hasi ziren. Alemanian eta Ingalaterran portzelanazko panpinak edatu ziren.Frantzia berriz panpinen jantziak egiten espezializatu egin zen gehiago.

2007-06-09

EZAGUTZEN DEN JOLASIK ZAHARRENA

Munduan aurkitu diren jolas guztien artean zaharrena Ur-eko joku erreala da. Ur- en aurkitu zen, Mesopotamian, eta hortik datorkio bere izena. Duela 4.500 urte Sumer- eko buruek joko honetara jolasten zuten. Gizarte hartan pertsona bat hiltzen zenean bere gorputzarekin batera jolas honetako taula bat sartzen zuten lurpean, hortik gizarte hartan jarduerea honek zuen garrantziaz jabetu gaitezke.

Gaur egun ezagunak diren jolasek Ur- eko jolas honetan dute beren sustrai, esate baterako Backgammon-ak eta jacquetak.












Alkerkea eta ezagutzen diren jolasen artean zaharrenetariko dela esan genezake. K.a.tik 1900. urteko aztarnak bilatu dituzte Egipton. Arabiarrek ekarri zuten Eurapara eta Erdi aroan hedatu zen batik bat, gaur egun Dama jolasarekin ezagutzen ditugun jolasetara heldu arte garatu da.

BESTE KULTURA BATZUETARA HURBILPENA

Norberak bere jatorrizko kulturako jolasak ezagutuz norberaren burua eta ohiturak lantzen dira. Garrantzitsua da beste kultura batzuetara hurbilpena egitean gure kulturaren gainean ere hausnartzea.



  • Balore eta ideien transmisioa. Munduko jolasak gizarte eta une historiko ezberdinetan sortu dira eta balore eta ideia ezberdinak gordetzen dituzte beren baita. Kontuz bultzatu nahi ez ditugun baloreekin: sexismoa, indarkeria, gerra, konpetentzia.... Kasu askotan jolasek moldagarritasuna daukate, erabil dezagun imajinazioa! Haurrei gizarte ezberdinen ezaugarrien gainean hausnartzeko ere erabili ditzakegu
  • Kultur aniztasunaren haritik. Toki ezberdinetako pertsonengandik hurbilago sentitzeko tresna paregabea izan daitezke jolasak: gure arteko antzekotasunak azpimarratu, beste herriak...
  • Jolas egitea munduko beste herriengandik hurbilago sentiarazten gaitu
  • Haurren arteko harremanetan benetako ekarpen aberats bat egin nahi baldin badugu jolasen bitartez, jolasak edo jostailuak banatu egin behar dira. Garrantzitsuagoa da adibidez talde osoaren bitartez eginiko jostailu bat guztien artean erabiltzeko norberak berea egitea baino
  • Jarduera ezberdinetan, kultura ezberdinetako elementuak agertzea sainduko dugu. Jolasa aberastu dezakeen kulturen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak bilatuko ditugu. Adibidez, jolas bat egiterako orduan toki ezberdinetako esaerak erabil daitezke, toki ezberdinetako elementuak erabiliz eraiki daiteke beste jolas bat... ( Munduko jolasak )

MUNDUKO JOLASAK ETA KULTURARTEKOTASUNA

Aisialdiren esparrua kulturartekotasunaren transmisioa sendotzeko espazio bikaina dugu eta munduko jolasak baliabide aparta izan daiteke horretarako. Xede honekin, garrantzitsua da planifikazio eta hausnarketa egoki batzuk gauzatzea honen erabilera egokia lortzeko. Orokorrean `` bestearen´´ pertzepzioa era positiboan sentiaraztea eta jarrera diskriminatzaileak baztertzea izango dugu helburu munduko jolasen erabileran.
Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honeta, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas horren eta bere jatorriaren artean.


Beste herri batzuen errealitateari buruzko informazioa eta ezagutza ere landu daitezke baliabide hauen laguntzaz : biziera ezberdinak, hizkuntzak, jarduera ekonomikoak... kulturaren arteko errespetuzko eta berdintasuneko harremana lortzeko bien beren arteko ezagutza oso faktore garrantzitsua da. Jolasen ezaugarriek hainbat gai jorratzeko abiapuntua suposa dezake, horiek nola bideratu aurrez pentsatuz hanka sartzeak saihestuko ditugu.

2007-05-22

IKASTAROAK

EUSKAL JOLASA IKASTAROA

Oraingo honetan, jolasen ikastaro bat aurkeztuko dizuet non haurrentzako hainbat jolasak ikasteko aukera izango duzuen.
Hainbat elkarteetan ikastaro egiten dira, baina nik Urtxintxan egiten diren ikastaroei buruz hitz egingo dizuet. Elkarte honek hainbat ikastaro eskaintzen ditu, begirale izateko ikastaroak, euskal jolas ikastaroak .... Nik adibidez, pasadan urtean Urtxintzan atera nuen begirale titulua.
Elkarte hau umeen aisialdian lan egiten du; barnetegiak prestatu, udalekuak, irteera, tailerrak... eta jolasak ere asko lantzen dituzte.
Informazio gehiago nahi baduzue, sartu zaitezte aisia.net era eta han azalduta izango dozue ikastaroen datak, denbora, helburuak...

2007-05-21

Zein ondo jolasean......

Hemen jarri dizuet beste bideo bat ikus dezazuen zein ondo pasatzen duten haurrak edozer gauzetara jolasten...polita ezta?

2007-05-02

GURASOEN FUNTZIOA

  • Gurasoek orientabideak eman behar dituzte jolasean baina araurik inposatu gabe
  • Seme- alabekin jolasteko denbora pixka bat atera. Egunean zehar behintzat minututxo batzuk eskaini beraiekin jolasteko. Eta jolasten ari garenean, denbora horretarako bakarrik erabili, beste gauza eta ardura guztiak alde batera utzita. Haurra ere ezin ditu beste behar batzuk eduki, logura edo gosea adibidez, bestela ez du gustora jolastuko
  • Beraien proposamenak kontuan hartu, eta beraiek egiten duten gauzetan konfiantza eduki
  • Altuera berean jolastu, autoritate maila jaitsiz.

SEME- ALABEKIN JOLASTU


Gurasoek seme- alabekin jolastea oso garrantzitsua da, batez ere umeen lehenengo urteotan. Haurrak 3-4 urte bete harte gurasoekin da gehien jolasten dutenekin. Askotan gurasoak eginbehar asko izaten dituzte eta denbora kentzen die beren seme- alabekin jolasteko.
Guraso batzuentzako ere, jolastea aspergarri iruditzen zaie eta aparteko ahalegina eskatzen die. Hala ere, egunean zehar behintzat denboratxo bat ateratzea beren seme- alabekin jolasten pasatzeko garrantzitsua ikusten dut

JOLASAREN EZAUGARRIAK

Denbora pasa edo jostagarri huts izateaz gain, heldutasuna iristen denerako bizitzaren ikaskuntza prozesutzat jotzen da jolasa.
Jolasa eskubide unibertsala da, haurren ongizateari begira dagoen garapen kulturalatren ebidentzia. Jolasa zehazten duten ezaugarriak ondorengo hauek dira:
  • Jolasa atsegingarri eta dibertigarria da.
  • Jolasaren motibazioak bere baitan gertatzen diren eta ez daude beste helburu batzuen zerbitzura. Hain zuzen ere, bitartekoen atsegingarri da helburu zehatz bati begirako ahalegina baino gehiago.
  • Jolasa borondatezkoa eta berezkoa da, inoiz ez derrigorrezkoa.
  • Jolasten duenaren aldetik parte hartze aktiboa eskatzen du.
  • Lasaitasuna eta poztasun emozionala eskaintzen du badakigulako jolasa baino ez dela.
  • Aldez aurrerik ez dago ezer ikasi beharrik
JOLASA ETA HAURRAREN GARAPENA

LEHENGO URTEAN:
Jarrera ludikoak haurra jaiotzen denetik hor daude. 8 hilabete bete arte gorputza du jostailu eta batzuetab baita ere arreta bereganatzen duen oso gertuko gauzaren bat ere. 9 hilabetetik aurrera, eskuz antzeman dezakeen guztia du jostailua eta harengan eragin dezakeela konturatzen denean, ekintza behin eta berriz errepikatzen du.

3 URTE ARTE:
Haurrak esna igarotzen duen denboraren %60 adin honetan jolasari eskaintzen dio, edo horrela izan beharko luke, behintzat. Zehaztapen hau Espainiako Pediatria Elkarteak eginiko oharra da. Haiek diotenez haurrek gero eta gutxiago jolasten dute eta euren aisia ekintza pasiboagoekin betetzen dute, telebista eta bideojokoetan oinarrituta batez ere. Adin tarte honetan, halaber, jostailuak eskura eduki arren, adinekoen presentzia ezinbestekoa da. Haurrak oraindik ez du jolasteko adin berekoen presentzia eskatzen ; espazioa eta baita jostailuak ere partekatu ahal izango ditu beste haur batzuekin, baita haiek ez dute bere jolasean parte hartzen.

3 URTETIK AURRERA:
Haurrak umetxo izatetik utzidio eta adin bera dutenekin erlazionatzen hasten da, jolasak haiekin partekatu nahi ditu eta gurasoekiko independentzia handiagoa lortzen du. Bakarrik jostailuz luze entretenitzeko gauza da, hori dela eta, gurasoen jolas denbora ipuinaren irakurketak ordezkatu behar du.

2007-04-27

KOOPERAZIO JOLASAK



Talde batean, komunikazioa eta elkarlana bultzatzeko balio duten jolasak dira. Jolas hauetan helburu bat egoten da eta helburu hori lortzeko taldekide guztien partehartzea behar da. Adibidez, kooperazio jolas bat hau izango litzateke:
Bikote taldeak egiten dira. Talde bakoitzean bata mutua izango da eta betea gorra. Lehengo mutuak gorra denari eraman behar dio toki zehatz batera, eta gero alderantziz.

2007-04-25

EZAGUTZA JOLASAK


Ezagutza jolasak, izenak esaten duen bezala, elkarren artean ezagutzeko balio dute. Jolas hauek oso aproposak dira ume talde berri bar daukagunean eta beraien artean ezagutzea nahi dugunean.
Adibidez, hau izango litzateke ezagutza jolas bat:
Umeak korruan jartzen dira, eta korruaren erdian putxu bat dagoela imajinatzen dute. Putxua sakona da eta hara hurbiltzen bagara ohiartzuna entzuten dugu. Orduan, ume bakoitza banan-banan putxu imajinariora hurbiltzen da eta bere izena ohiukatzen du, eta ondoren beste ume guztiak putxuko ohiartzuna imitatuz esandako izena errepikatzen dute.
Beste ezagutza jolas bat hau izango litzateke; adinak ezagutzeko balio diguna:
Banku ilara bat egiten dugu eta partaide bakoitzak zutunik jarriko da banku baten gainean. Azpian erreka bat kokodriloz beteta dagoela imajinatu behar dugu. Jolas honen helburua da adinen arabera ilara ordenatzea, helduenetik gazteeneraino. Baina arazotxo bat dago: ezin da hitzik egin, komunikazioa keinuen bidez egin behar da.

2007-04-16

JOLAS SINBOLIKOAK

Umeen jolasetatik nabarmengarria dugu jolas sinbolikoa.
Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta errolak aldatzeko balio zaio jolas honek.
Jolas sinbolikoaren bidez, ikasketa ezberdinak lortuko ditu umeak. Adibidez; sukaldean, janari prestatzean jolasten, haurrak koordinatzen, manipulatzen ikasiko du. Lehengaiak ezagutuko ditu, janari gordin eta egosien arteko ezberdintasunaz konturatuko da...

Sinbolizazio jolasetan hizkuntzaren aurrerapen bat ere ekartzen du. Hizkuntzak beste lagunekiko akordioak ahalbideratzen ditu. Helburu komunak, errolak... elkartrukatu egiten dira.

JOSTAILUAK

Zer hartu behar da kontuan jostailu bat hautatzeko unean ? hainbat dira kontuan izan behar ditugun ezaugarriak, besteak beste:

- Ze adinetarako aproposa den.

- Segurua den

- Ingurunea. Ze ingurutan jolastuko den jostailuagaz

- Umearen ezaugarriak. Umearentzako dibertigarria izatea

-...

Jostailuak jolasteko dira, baina ez da zertan jostailuak erabili behar jolasteko. Jostailu gabe ere jolastu dezakegu.

Hemen jarri dizuet bideo bat non ikusten da neskato bat bideo konsoletara jolasten. Gaur egunean, umeak gero eta gehiago jolasten dute jostailu mota hauekin, eta beste jolas asko alde batera usten dute; arrapaketa jolasak, kooperazio jolasak. Gero eta pasiboagoak bilakatzen ari dira gaur eguneko umeak, eta jolas arrunten balore asko ere galtzen ari dira; adiskidetasuna, kooperazioa...

2007-03-30

BLOG-A


Oraindik ere ez dizuet esan zeren inguruan lan egingo dudan blog honeta. Hala ere, ohartuko zineten jai guztiak JOLASAREN INGURUAN hitz egiten dutela, eta bai, hori izan da aukeratu dudan gaia blog hau egiteko.

Halarik eta informazio gaurkotuen eta interesgarriena jartzen saiatuko naiz. ESPERO DUT BA ZUEN GUSTOKOA IZATEA!


NIRE AURKEZPENA

Beno, oraindik ez dizuet nire aurkezpena egin, esango dizuet ba nor naizen!

Leire Recuero naiz, Galdakaokoa, eta aurten Haur Hezkuntzako 3.maila egiten nabil, Bilboko UPV-an .Jadanik karrera bukatzeko gogoa daukat baina egia esanda pena handia ere ematen dit, Unibertsitate honetan lagun ezin hobeak egin ditudalako eta batera pasatutako momentu ederrak gordetzen ditudalako.
Haur Hezkuntza egiteaz aparte hainbat gauzatxo ere egiten ditut. Astean zehar pixkatxo bat kirola egitea gustatzen zait, normalean korrika egitea.
Asteburuetan jatetxe batean lan egiten dut, nire gauzetarako dirutxu bat lortzeko. Jatetxearen izena Aretxondo da, eta publizitate pixka bat egitea aprobetzatuz, hara bazkaltzera joatea gomendatzen dizuet, ( apurtxo bat gareztia da baina merezi du)
Begirale moduan ere lan egiten dut, hezkuntza eta aisialdia asko interesatzen zaidan esparru bat da. Pasadan urtean Aisiola elkartean atera nuen begirale titulua eta udan Gorabide taldeagaz joan nintzen udalekuetan.
Eta hortaz aparte ez dekot be gauza askorik esateko . Beste barik espero dut nire blog-a zuen interesekoa izatea eta baliagarria izatea ere.

ARIKETA JOLASAK



Atal honetan ariketa jolasak zer diren azalduko dizuet labur labur:

Ariketa baten inguruan errepikapenezko jolasak dira. Haurrak egiten dituen lehenengoak dira, koska egin edota kolpeak jotzea esaterako, eta jostailuekin zein jostailurik gabe egin daitezke. Ekintza behin eta berriro errepikatzean datza jolasaren xarma. Jostailu mota honen adibidea litzateke txintxirrina.
Hiru urtetik aurrera jolas hauek gaitasun eta mugikortasun ekintzekin lotzen dira. Horien artean daude bizikleta, pilota, eskujokoak, ziba…

Ariketa jolasek hainbat gaitasun garatzen lagundu eta zentzumenen garapena bultzatzen dute, hainbat mugimendu eta desplazamenduren arteko koordinazioa errazteaz gainera. Era berean, kausa-efektu gertaera ulertzen eta lehen arrazoibideak egiten laguntzen dute. Norberak bere burua gainditzeko lagungarri dira, zenbat eta gehiago praktikatu, hobea izaten baita emaitza.